sábado, 20 de enero de 2007

Irakasleendako formakuntzarako ikastaroei buruz arituko gara oraingoan. Hik Hasi aldizkarian Mikel Haranburuk egindako artikulu batean oinarriturik.

Zer egin dezakegu gelan haur hiperaktibo eta arreta gabeekin?

Ikastaro honek lau jomuga nagusi ditu:
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta gabezia eta Inpultsibitatea zerk eragiten dituen aztertzea: lehen mailako eta bigarren mailako ezaugarriak.
- Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola ebaluatzen diren ikastea. Ebaluazio tresnak agertzea.
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola trata daitezkeen agertzea.
- Zer egin daiteke gelan haur hiperatiboarekin? Haurren berezitasunak eta adimen mota kontuan hartuta, tratamendu programa baten atal nagusiak aztertzea. Tratamendu Programa azaltzea.

Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin duten haurren lehen mailako ezaugarriak
- Arreta gabezia: haur hiperaktiboen arreta gaitasuna haur normalen gaitasunaren antzekoa da, baina arreta fokatzeko eta zuzentzeko moduan eta kinadak hierarkikoki antolatzeko moduan bereizi egiten dira.
- Hiperaktibitatea: helburu batera zuzenduak ez dauden mugimenduak egiten dituzte eta gehiegi hitz egiten dute.
- Inpultsibitatea: portaera desinhibitua dute.

AGHNa duten haurren bigarren mailako ezaugarriak
- Moldaera arazoak: frustrazioa eramateko gaitasun gutxi eta arauak errespetatzeko zailtasunak dituzte.
- Arazo emozionalak: autoestimu baxua (bakartzea, norbere irudi negatiboa) eta egonkortasun gutxi.
- Harreman arazoak: inpultsibitatetik eta arauak errespetatzeko zailtasunetik eratorriak. Beren portaera desinhibitua dela eta, baztertuak geratzen dira hiperaktibo-inpultsiboak eta gizarte harremanetan zailtasunak izaten dituzte.
- Ikaskuntza zailtasunak: 11 urterekin AGHNa duten haurren %80ak 2 urteko atzerapena du irakurketan, idazketan, kalkuluan eta arazo matematikoak ebazten.
AGHNaren diagnostiko irizpideak eta ebaluazio tresnak
- Diagnostiko-irizpideak: DSM-IV-R eta CIE-10ekoak.
- Diagnostiko-tresnak: EMTDAH-AF, EMTDAH-AE, EDAH, STAIC, CDS, COOPERSMITH, MFF-20, gurasoekin elkarrizketa, irakasle tutorearekin elkarrizketa.
- Komorbilitateak.
- Gardner-ren adimen moten ebaluazioa.

Ikerketarako erabiliko dugun laginaren ebaluazioaren emaitzak
- Nagusiki Hiperaktibo-Inpultsiboa den taldea.
- Arreta gabezia nabarmena, inpultsibitate eta hiperaktibitatea da.

No hay comentarios: