sábado, 20 de enero de 2007
Zer egin dezakegu gelan haur hiperaktibo eta arreta gabeekin?
Ikastaro honek lau jomuga nagusi ditu:
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta gabezia eta Inpultsibitatea zerk eragiten dituen aztertzea: lehen mailako eta bigarren mailako ezaugarriak.
- Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola ebaluatzen diren ikastea. Ebaluazio tresnak agertzea.
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola trata daitezkeen agertzea.
- Zer egin daiteke gelan haur hiperatiboarekin? Haurren berezitasunak eta adimen mota kontuan hartuta, tratamendu programa baten atal nagusiak aztertzea. Tratamendu Programa azaltzea.
Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin duten haurren lehen mailako ezaugarriak
- Arreta gabezia: haur hiperaktiboen arreta gaitasuna haur normalen gaitasunaren antzekoa da, baina arreta fokatzeko eta zuzentzeko moduan eta kinadak hierarkikoki antolatzeko moduan bereizi egiten dira.
- Hiperaktibitatea: helburu batera zuzenduak ez dauden mugimenduak egiten dituzte eta gehiegi hitz egiten dute.
- Inpultsibitatea: portaera desinhibitua dute.
AGHNa duten haurren bigarren mailako ezaugarriak
- Moldaera arazoak: frustrazioa eramateko gaitasun gutxi eta arauak errespetatzeko zailtasunak dituzte.
- Arazo emozionalak: autoestimu baxua (bakartzea, norbere irudi negatiboa) eta egonkortasun gutxi.
- Harreman arazoak: inpultsibitatetik eta arauak errespetatzeko zailtasunetik eratorriak. Beren portaera desinhibitua dela eta, baztertuak geratzen dira hiperaktibo-inpultsiboak eta gizarte harremanetan zailtasunak izaten dituzte.
- Ikaskuntza zailtasunak: 11 urterekin AGHNa duten haurren %80ak 2 urteko atzerapena du irakurketan, idazketan, kalkuluan eta arazo matematikoak ebazten.
AGHNaren diagnostiko irizpideak eta ebaluazio tresnak
- Diagnostiko-irizpideak: DSM-IV-R eta CIE-10ekoak.
- Diagnostiko-tresnak: EMTDAH-AF, EMTDAH-AE, EDAH, STAIC, CDS, COOPERSMITH, MFF-20, gurasoekin elkarrizketa, irakasle tutorearekin elkarrizketa.
- Komorbilitateak.
- Gardner-ren adimen moten ebaluazioa.
Ikerketarako erabiliko dugun laginaren ebaluazioaren emaitzak
- Nagusiki Hiperaktibo-Inpultsiboa den taldea.
- Arreta gabezia nabarmena, inpultsibitate eta hiperaktibitatea da.
Sindrome hau lehenengo aldiz XIX.mendearen amaieran deskribatu zen, zorotasun inpultsibo, kontrol moralaren gutxiegitasun eta inhibizio gabezia modua. XX.mendearen hasieran lesio edo gabezia neurologikoetatik eratorritako nahaste gisa ulertzen zen nahaste hiperaktiboa eta arreta gabezia.
Gaur AGHAren inguruko aurrekariak eta egungo egoerei buruz hitz egingo dut. Gaixotasun honen kontzeptualizazioan etapa hauek bereiz daitezke:
Garun lesioa → Garun disfuntzioa → Sindrome hiperaktiboa→ Arreta gabeziaren aroa→Diagnostiko irizpideen gorakada→Neuroirudiaren eta funtzio exekutiboaren aroa.
Haurraren garuneko lesioaren aroa: portaera inpultsibo eta desafiatzailez, erasokortasunez, disziplinaren kontra egoteaz, gehiegizko jarduera eta hunkigarritasunez, inhibizio gaitasun gutxiegiz eta arreta gabeziaz bereizten zen haurraren sindrome bat deskribatu zuen Stille-ek (1902).
Hiperaktibitatearen urrezko aroa: ikertzaileak konturatu ziren sintomatologia hiperaktiboa zuten haurrek ez zutela inolako garun lesiorik, eta garun lesio minimoaren kontzeptutik funtzionamendu txarraren edo garun disfuntzio minimoaren hipotesira iragan ziren Clements eta Peters, 1962; McKeith, 1963; Polaino Lorente, 1997.
Arreta gabeziaren aroa: 70eko hamarkadan ordura arte ezaugarri elkartutzat hartzen zirenak lehen mailara iragan ziren: arreta gabezia, arretaren kitzikapena erregulatu ezina, arreta jarraituaren gabezia, inhibizio gaitasunaren galera, inpultsibitatea, frustrazioa eraman ezina eta erreakzio erasokorrak (Safer eta Allen, 1976).
Diagnostiko irizpideen gorakada:1994an, DSM-Ivak Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin Nahastearen (AGHA)hiru forma kliniko berezi zituen: arreta gabeziaren nagusigoa duen nahastea, hiperaktibitatea eta inpultsibitatearen nagusiagoa duen nahastea eta nahaste konbinatua.
Neuroirudiaren eta funtzio exekutiboaren aroa: nahastearen sorrera dopaminak eta beste neurotransmisoreek duten zerikusia eta giza genomak duen eragina aztertu zen; eredu esplikatzaile konplexuak landu ziren (hiperaktibitatea, auto-erregulazioa gabezia eta funtzionamendu kognitiboa).
viernes, 19 de enero de 2007
IKASLE-KASU PRAKTIKO BATEN GARAPENA
-Gurasoekin eta irakasleekin egindako elkarrizketetatik ateratako datu garrantzitsuei buruzko artikuluaren ideia garrantzitsuenak hauexek dira:
-Lagineko %75 baino gehiago “maitekor”, “on”, “eskuzabal” eta “gizartekoi” moduan deskribatua agertzen da.
-%75 baino gehiago “mugitu”, “urduri” eta “jarduera fisikoren zale” moduan deskribatua.
-%75ek baino gehiagok harreman arazoak ditu: haserreak, borrokaldiak…
-Lagineko haurren %57 baino gehiago “inpultsibo”, eztandagile”, egongarri gabe” edo “deskontrolatu” moduan deskribatua agertzen da.
-%53 baino gehiagok arreta eta kontzentrazio gabezia arazoak agertzen ditu, deskribapen arabera.
-Heren bat baino gehiagori besteen arreta zentro izatea gustatzen zaio.
-%23 “barkatu” moduan deskribatua agertzen da. %20 inguruari ez zaio bakarrik lan egiten gustatzen. Baina, hala ere, ekarpen gutxi egiten dute taldean.
-%2ok motibazio gabezia agertzen du, deskribapenen arabera.
-%15 baino gehiagok jarraipen gabezia erakusten du bere jardueretan.
-%50ari baino gehiagori margotzea, marraztea, antzerkia, musika, informatika atsegin zaizkio.
-Haurren %30ek tratamendu kimikoa jasotzen du: RUBIFEN eta CONCERTA, batez ere.
-Haurren %46k psikologoen edo psikiatren tratamendua jasotzen du.
miércoles, 17 de enero de 2007
1.-Saio bakoitzean ilusio optiko bat aurkezten da, haurrak irudiaren atal ezberdinetan arreta fokatzen ikas dezan. Zenbat hanka ditu elefanteak?
2.- Asmakizunekin ere haurraren jakin-mina pizten duten eta adimen motekin zerikusia duten galderak egiten dira.
- lehoiak bat dauka, herensugeak beste bat eta tigreak batere ez.
Zer da?
- Kamioi baten gurpilak bi metro egiten ditu bira bakoitzean. Zenbat bira eman beharko ditu 24 kilometro egiteko?
- Hegan egiten duen ugaztunik ezagutzen al duzu? Eta igeri egiten duenik?
- Ongi dagoena eta gaizki dagoena esaten dizu eta ez da pertsona bat. Zer da?
3.-Ikusmenez jasotako kinadak eta mugimenduak koordinatu behar dira ariketa hauek ongi egiteko.
- Puntuak elkartu eta irudi bat egin dugu goian. Behean irudi berdin-berdina egin behar duzu, puntuen artean marrak eginez.
4.-IKUSMENA: “Begiaren atalak ezagutzen” (Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa)
Argibideak: Irakasleak arbelean begiaren atalen izenak idatziko ditu: irisa, begi-ninia, betilea, betazala eta bekaina. Ikasleei minutu erdi batez haiek irakurri eta zein atal diren pentsatzeko eskatuko die. Denbora hori pasatzean, ikasleei esango die lehen saioan egin zuten begiaren marrazkia ateratzeko. Arbelean dauden atalen izenak irakaslearen mahaiaren gainean ere egongo dira, kartulina batzuetan idatzita. Ikasleek izen hauek hartu eta dagozkien marrazkiaren zatietan itsatsi behar dituzte.
IRISA BEGININIA BETILEA BETAZALA BEKAINAK
5.-Matematikako ariketak (2. eta 3. zikloak)
-Ikusmenezko adimen mota duten ikasleekin irudiak, argazkiak, diagramak, irudiak, argazkiak, diagramak, mapa kognitiboa, planoak eta grafikoak erabil daitezke. Ukimenean edo zenestesian oinarritutako adimena duenarentzat, mugimenduan, dramatizazioetan, rolen jokoan, dantzan edo ariketa fiskoan oinarritutako ikaskuntza proposatzen da.
- Hizkuntzazko adimena duenak historiak kontatuz, eztabaidatuz, irakurriz eta idatziz ikasten du ongi. Liburuak irakurriz gozatu egiten du.
- Adimen logiko-matematikoa duenak logikoki tratatzen ditu arazoak: kalkulatu, sailkatu, kritikoki pentsatu. Zenbakiekin lanean edo jolasean gozatu egiten du.
Matematikako eskolak atsegin ditu (haur hezkuntzan; kontatzea edo zenbakiekin gauzak egitea gogoko du). Matematikak, Puzzle logikoak, detektibe jokoak zientzia jokoak eta ordenagailuko interesgarriak gertatzen zaizkio.
- Adimen musikala -erritmikoa duenak abestuz, entzunez, txaloak joz, konposatuz ikasten du ongi. Musika ulertu eta sortzeko trebetasuna du eta musika trenekin erritmoa mantentzen du. Musika jartzen denean positiboki erantzuten du. Melodia behin entzutea nahikoa du ongi erreproduzitzeko.
- Adimen espaziala duenak ikusmenezko irudiez, bisualizazioz, grafikoez, marrazkiez, koloreez, arteaz, diseinu bidez ikasten du ongi.
- Gorputzezko eta mugimenezko adimena duenak dantza eginez, korrika, jauzika ibiliz, jostatuz ikasten du ongi.
- Pertsonen arteko adimena duenak besteak gidatuz, haiekin eztabaidatuz eta bitartekotza eginez ikasten du ongi. Besteei irakasten gozatu egiten du. Besteek bere konpainia bilatzen dute. Lagunekin egonez eta haiekin jolastuz gozatu egiten du.
- Pertsona barneko adimena duenak bere buru barnera begiratu, esna amets eginez, plangintzak eginez, kontsiderazioak eginez ikasten du ongi. bakarrik eta bere erritmo propioan lan eginez, proiektu indibidualetan ikasten du ongi. Norbere emozioak ulertzeko gaitasuna: nola sentitzen den jakiteko eta adierazteko gaitasuna badu. Bere trebetasunen eta ahultasunen zentsu errealista du. Bere burua gidatzeko zentzu ona du.
- Ingurumen adimena duenak ingurumenarekin elkarreraginean, ingurumena behatuz eta handik datuak bilduz ikasten du ongi. Mendira, zoora, historia naturaleko museora irtetea atsegin du. Etxeko edo ikasgelako animaliak zaintzea atsegin du. Ikasgelan asko hitz egiten du bere animalia edo naturako gustuko tokiez, animalien eskubideez edo lurra zaintzeaz.
martes, 16 de enero de 2007
Ondorengo puntu hauek kontuan izan beharko ditugu:
- Tratamendua ume bakoitzari egokitu behar zaio, ume hiperaktibo guztiak sintoma desberdinak agertzen baitituzte.
- Badirudi, botikak eta interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala konbinatuta lortzen direla emaitza onenak.
- Umearen inguruko pertsonen parte hartzea ezinbestekoa suertatzen da, tratamenduaren arrakasta handiena lortzeko.
- Tratamendu farmakologikoa haurrak 6 urte dituenean hasi behar da, 2 edo 3 urteko luzapenarekin.
- Botikez gain garrantzi handia du umeak jasan ditzakeen bazterketa sozialak, horren aurkako neurriak aldez aurretik hartu beharko dira.
lunes, 15 de enero de 2007
Gaurkoan ume batek AGHA (Hiperaktibitatea) duen ala ez jakiteko ohar batzuk emango dizkizuet (Ameriketako Psikiatra Elkartearen DMSN gidaliburuaren arabera):
- Umeak arreta faltako, hiperaktibitateko edo inpultsibitateko sei sintoma edo gehiago agertzen baditu.
- Sintomek gutxienez 6 hilabete iraun behar dute.
Oraindik ez dute gaixotasun honen kausa aurkitu baina honen sorreran garrantzia handia izaten dute faktore biologikoek, dopaminak eta noradrenalina neurotransmisoreen faltak.
Horretaz gain, hereditarioa dela ere esaten dute adituek. Dena den, ingurunearekin lotutako faktoreak ere garrantzitsuak dira.
domingo, 14 de enero de 2007
sábado, 13 de enero de 2007
Ume hauen ezaugarri nagusiak hauexek dira:
umeak geldi egoteko, kontzentratzeko eta gauzei arreta jartzeko duen ezintasuna
bizkorregi erreakzionatzea
Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindromearen hiru sintoma nagusiak, eta normalean zazpi urte egin aurretik agertzen dira. Beraz, adin horretara iritsi aurretik egin behar da diagnostikoa.
Ni Maddi Olalde nauzue EHUko ikaslea; Lehen Hezkuntzan irakasle bezala aritzeko ikasten ari naiz. Hau dela eta, nire blogean hezkuntzaren inguruko edo zehatzago esanda, arlo pedagogikoak landuko ditudala ohartarazten dizuet. Hona hemen haurren Hiperaktibitateari buruzko blog-a. Hemen hainbat informazio lor dezakezu: haur hiperaktiboen sintomak, nola tratatu, eskolan zein ariketa egiten dituzten... Pixkanaka pixkanaka haur hauek sufritzen duten patologia hobeto uler dezagun argibideak edo azalpenak ematen saiatu naiz.